2022ko urrian Encuentros de Pamplona 72-22 / Iruñeko 72-22 Topaketak ospatu ziren Iruñean, 1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena zela eta. Mundu garaikidearen erronka konplexuei buruzko kultura eta hausnarketarako nazioarteko topaketa izan zen, eta pentsamenduaren eta artearen munduan erreferente diren 100 pertsona baino gehiago bildu zituen Iruñean.
Programa honetako jardueren barruan, Topaketen memoria artistikoa deialdia sortu zen, artistei lan artistiko sortu berriak egiteko aukera eskaintzeko, programaren elkarrizketetan, hitzaldietan eta jardueretan garatutako ideietan eta gaietan oinarritutakoak. Deialdi horren ondorioz, erakusketa honetan ikusgai dauden bost proiektuak aukeratu ziren: AL SOL / EGUZKITAN (Aizpea de Atxa), CIUDAD DERIVA (Rocío Wittib), ENCUENTROS DE PAJA Y ESFERAS (Iñaki Otsoa Etxeberria), TANTA I INTZI TANTA (Juan José Eslava), ESTUDIO SONORO DE TIEMPO, ESPACIO Y MATERIA (Joseba Torre)
Erakusketan ere, Txisti argazkilariak Encuentros de Pamplona 72-22 – Iruñeko 72-22 Topaketetan egindako argazki sorta eta Ione Atenea eta Mirari Echavarri zinemagileek sortutako ikus-entzunezkoa ikus daitezke.