Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Jaiotzak Baluarten Eguberriko erakusketa antolatu du aurten ere, ondoz-ondoko hamazazpigarren urtez. Erakusketak 1.000 metro karratu baino gehiago hartzen ditu, eta tamaina eta formatu askotako jaiotzez osatuta dago. Erakusketan jaiotza itxiak ikus daitezke, aurrez aurre soilik ikusteko, 3x3 metrokoak eta 1x1 metrokoak; jaiotza irekiak ere egongo dira, lau aldeetatik ikusteko, 1x1 metrokoak, 2x2 metrokoak eta 2x1 metrokoak. Gainera, eskola-bisitak eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen kolektiboen bisitak, bisita gidatuak, zuzeneko erakustaldiak eta haurrentzako tailerrak antolatuko dira.
10:30 - 13:30 / 17:00 - 21:00