Aurten 70. urteurrena ospatzen duen Iruñeko Jaiotzazale Elkarteak Jaiotzak Baluarten Eguberriko erakusketa antolatu du aurten ere, ondoz-ondoko hamalaugarren urtez. Erakusketak 1.000 metro karratu baino gehiago hartzen ditu, eta tamaina eta formatu askotako jaiotzez osatuta dago. Erakusketan jaiotza itxiak ikus daitezke, aurrez aurre soilik ikusteko, 3x3 metrokoak eta 1x1 metrokoak; jaiotza irekiak ere egongo dira, lau aldeetatik ikusteko, 1x1 metrokoak, 2x2 metrokoak eta 2x1 metrokoak; eta sorpresa gehiago. Kanpaina berri honek bat egiten du Italiako Greccio herrian 1223an ezarri zen lehen jaiotzaren 800. urteurrena ospatzen duten mundu osoko jaiotza-egileen ospakizunekin.
Ordutegi orokorra:
10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara
Ordutegi berezia:
Abenduak 24an eta 31n, 19:00etan itxiko da
SARRERAK
14 urtetik gorakoek: 3€
7-14 urte bitartekoek: euro 1
6 urtetik beherakoek: doan
SARRERAK ERAKUSKETAKO TXARTELDEGIAN salgai