|
Antolatzailea: ADItech
Zientzilari Ilustratuak erakusketak SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistema) proiektuetako 14 zientzialari eta ikertzaile liderrekin hitz egin ondoren 2022an 12 artista grafikok sortutako 12 artelanak erakutsiko ditu Baluarten. Proiektu honen helburua SINAIko emakume zientzialari eta ikertzaile guztien lana omentzea eta ikusaraztea da, erreferente sozial berriak sortzea, STEM bokazioak sustatzea eta SINAI artearen ikuspegitik gizarteari ezagutaraztea.
2022an, hilero, artisten eta zientzialarien arteko elkarrizketa bisual horien emaitza den ilustrazio bat estreinatu zen. Proiektua Leire Urbeltz artistak egindako pieza eskultoriko batekin osatu zen, proiektuaren kontzeptu osoa biltzen duena.