Amaia Molinet, Amaya Suberviola, Fermín Jiménez Landa, Laida Aldaz, Marcos N. Sayas, María Jiménez Moreno eta Txaro Fontalba artisten proiektuen erakusketa. Horiexek dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroak Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan garatzen duen 2022ko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntzen programaren onuradunak. Artista bakoitzak 2022an zehar bere proiektua gauzatzeko egindako prozesua erakusteko modua aukeratu du, Nafarroako eszena artistiko garaikidearen irudikapen anitza eskainiz. Programa hau tokiko artistei laguntzeko egiten da, haien obraren ikerketa, ekoizpena eta hedapena sustatuz.
L-V: 18 :00-20:30 | S-D: 11:30-13:30 / 18:00-20:30