Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Medikuntza Pertsonalizatuaren etorkizuna prestatzen: EP PerMed

2023ko Urtarrilak 18 Hainbat ordu
Ciudadela Aretoa
| Antolatzailea: ICPerMed International Consortium
 
Medikuntza pertsonalizatua osasun-ikerkuntzako eta -berrikuntzako arlo berritzailea da, eta potentzial handia du pazienteentzat, herritarrentzat eta ekonomiarentzat. Etorkizuneko Medikuntza Pertsonalizaturako Europako Elkarteak (EP PerMed) bizkortu egingo du MPren nazioz haraindiko ikerketa, berrikuntzan izango duen eragina eta osasun-sistemetan gizabanakoaren onurarako ezartzea.
 
Aurreikuspenen arabera, mundu osoko 200 aditu baino gehiago bilduko dira Baluarten, eta arlo horretan etorkizunean gauzatu behar diren jardun-ildoak eztabaidatu eta aztertuko dituzte. Medikuntza pertsonalizatuaren arloan esperientziak partekatzea eta praktika onenen adibideak aurkeztea izango da helburua. Hainbat osoko bilkura egingo dira funtsezko arloei buruz, hala nola medikuntza pertsonalizatuaren berrikuntza-sistemari eta industria-lankidetzari buruz; pazienteen eta herritarren konpromisoari eta hezkuntzari buruz; edo medikuntza pertsonalizatuaren eskualdeko eta nazioarteko ikuspegiei buruz.

Sarrerak

Gonbidapenarekin
8:30 - 12:45

Deskargatu informazioa