PROGRAMA: AMERIKA
G. Gershwin
An American in Paris [20’]
D. Freiberg
Historias de flores y tangos [18’]
P. Sanjuán
Liturgia negra. Babaluayé [5’]
P. Flores
Labios vermelhos [5’]
A. Piazzolla – P. Flores
Revirado [5’]
P. Flores
Cantos y revueltas [20’]
Manuel Hernández-Silva, zuzendaria
Pacho Flores, tronpeta
Marcel Montcourt, cuatro venezolano
Pacho Flores venezuelarrak munduko tronpetajolerik onenetakoa dela erakutsiko du. Lore, tango, kantu eta matxinaden istorioak.
Gershwinen Amerikar bat Parisen obrak emango dio hasiera Amerikako sonoritateetan barrena egingo den ibilbide honi; bertan, Europako tradizio sinfonikoa, jazza eta dantza-erritmoak uztartzen dira. Venezuelako gazte-orkestren sisteman hezia eta Maurice Andre bezalako lehiaketetako irabazlea den Pacho Flores gaur egungo tronpetajole birtuoso handienetako bat bihurtu da, bere emanaldietan hizkuntza klasikoa eta Latinoamerikako sustraiak uztartuz. Daniel Freibergen, Astor Piazzollaren eta Pacho Floresen beraren obrek hibridazio hori tangoaren, milongaren eta beste erritmo bereizgarri batzuen eremura zabalduko dute. Tronpeta izango da protagonista, perkusioz eta kolore biziz hornitutako orkestraren laguntzarekin. Ez da faltako Ameriketara emigratutako euskal konpositore baten ekarpena ere: Pedro Sanjuanen Liturgia negra. Manuel Hernandez-Silva karakastarra izango da Latinoamerikako musiken kaleidoskopio honen gidaria Baluarten.
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.