Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Euskadiko Orkestra

2026/27 Denboraldia · 6. Kontzertua: 'PROKOFIEV / SCHUMANN'

2027ko Otsailak 05 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/27 Denboraldia | Zuzendaria: Philipp Von Steinaecker · Biolina: Akiko Suwanai
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: PROKOFIEV / SCHUMANN

R. Schumann
Genoveva. Obertura   [10’]

S. Prokofiev
Biolinerako 1. Kontzertua   [22’]

R. Schumann
4. Sinfonia   [28’]


Philipp Von Steinaecker, zuzendaria
Akiko Suwanai, biolina


Bi mundu kontrajarriren arteko lotura eta kontrastea: ongia eta gaizkia, ametsa eta ironia, iluntasuna eta argia.

Schumannen eta Prokofieven arteko kontrasteak egituratzen du programa hau, ameskeria erromantikoaren eta ironia post-erromantikoaren arteko dialektikan oinarritua. Genovevaren oberturak Schumannen opera bakarraren kontraste dramatikoak laburbiltzen ditu minutu gutxitan, keinu heroikoak eta grina ilunak txandakatuz. Bestalde, 4. Sinfoniak alemaniar konpositorearen alderdirik berritzaileena erakusten du; izan ere, hemen forma ziklikoa lortu nahi izan zuen: elkarri lotutako lau mugimendu, non hasierako motiboak obra osoan zehar eraldatuta berragertzen diren. Bien artean, Prokofieven Biolinerako 1. Kontzertuak maitagarrien ipuinen giroa eta lirismo liluragarria uztartzen ditu, sarkasmoz eta neurrigabeko erritmoz beteriko pasarteekin. Akiko Suwanai, bere belaunaldiko biolinjole japoniar nabarmenetako bat, izango da protagonista Philipp von Steinaecker zuzendariarekin batera Baluarten. Azken hori Mahler Chamber Orchestraren sortzaileetako bat izan zen, eta gaur egun Mahler Akademiaren bultzatzailea da. 
 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
 

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 
 

Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
 

Sarrerak 10€<41€