Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Euskadiko Orkestra

2026/27 Denboraldia · 2. Kontzertua: 'AITA DONOSTIA: LA VIE PROFONDE DE SAINT FRANÇOIS D’ASSISE'

2026ko Azaroak 11 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 25/27 Denboraldia | Zuzendaria: Ernest Martínez Izquierdo · Luken Munguira, tenorra
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: AITA DONOSTIA: LA VIE PROFONDE DE SAINT FRANÇOIS D’ASSISE

Aita Donostia
Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise [66’]


Ernest Martínez Izquierdo, zuzendaria
Luken Munguira, tenorra
Easo Abesbatza
Easo Gazte


1926an Parisen estreinatutako obra, euskal musika-ondareari eta Aita Donostiaren jatorrizko ikuspegi eszenikoari balioa emateko berreskuratu duguna.

Illustrations musicales pour La vie profonde de Saint François d’Assise da, eskalari eta iraupenari dagokienez, Aita Donostiak inoiz sortu zuen asmo handieneko obra. Henri Gheonen antzezlan baterako musika intzidentala da. Lau ordutik gorako iraupena duen obra hau Parisen estreinatu zen 1926an, San Frantziskoren heriotzaren zazpigarren mendeurrena ospatzeko. Donostiar fraide eta konpositorea santuaren ordenakoa zen. Aita Donostiak ezohiko aberastasuna duen soinu-paleta zabaltzen du, espiritualtasuna eta izaera gogoetatsua, argitasun korala, euskal sustrai herrikoia eta gerra arteko Parisko abangoardien berezko aurkikuntza konpositiboak uztartzen dituen musikaren zerbitzura. Lehen mailako ondare-berreskuratze hau Ernest Martinez Izquierdok gidatuko du Baluarten, Luken Munguira tenorrarekin eta Easo nahiz Easo Gazte abesbatzekin batera.
 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
 

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 
 

Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
 

Sarrerak 10€<41€