Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2024/25 Denboraldia · 8. Kontzertua: 'PROKOFIEV / SCRIABIN'

2025ko Apirilak 01 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 24/25 Denboraldia | Zuzendaria: Stanislav Kochanovsky · Daniel Müller Schott, biolontxeloa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica Baluarte
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: PROKOFIEV / SCRIABIN

S. Prokofiev
Sinfonia kontzertantea

A. Scriabin
2. Sinfonia


Stanislav Kochanovsky, zuzendaria
Daniel Müller Schott, biolontxeloa


San Petersburgoko Stanislav Kochanovsky zuzendaria errusiar musikako espezialista famatuenetako bat da, eta errepertorio hau aukeratu da Euskadiko Orkestrarekin debuta egiteko. Sergei Prokofieven Sinfonia kontzertantea 1952an estreinatu zen. Hasiera batean, biolontxelorako kontzertua izan behar zuen, Mstislav Rostropovitx bakarlariarekin, baina berrikusi egin zen gero, izaera sinfonikoa nabarmentzeko. Bakarlariaren zatiak hasierako zailtasun ikusgarriari eutsi zion, eta Daniel Müller-Schott biolontxelista alemanak hartuko du horren gaineko ardura. New York Timesen arabera, "teknika menderatzen duen interpretatzaile ausart bat da". Bigarren zatian, Kochanovskyk San Petersburgorekin oso lotuta dagoen beste partitura bat landuko du: Alexander Scriabinen 2. Sinfonia. Gaztaroko sorkuntza-lan bat da, baina ondoko beste lan batzuen kolore harmoniko berezia eta sustrai mistikoak iragartzen ditu; adibidez, Suaren poemarenak eta Estasiaren poemarenak. 

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 
 

Sarrerak 10€ - 40€