PROGRAMA: ALDAVE / SZYMANOWSKI
P. Aldave
Akelarre. Euskal rapsodia 1 eta 3
K. Szymanowski
2. Sinfonia
Lukasz Borowicz, zuzendaria
Iruñeko Orfeoia
Programa berri honetan Pascual Aldave nafar konpositorearen lan handia ezagutzeko aukera izango dugu: Akelarre balleta, Pio Barojaren heriotzaren 40. urteurrena dela-eta idatzitakoa, 1986an. Abonu Denboraldiko lehen egitarauan, Urtubiko daman inspiratutako 2. euskal rapsodia entzun genuen. Oraingoan, berriz, 3. euskal rapsodia eta 4. euskal rapsodiaren txanda izango da. Bizkaitar idazlearen beste kontakizun entzutetsu batean oinarrituta daude (Altzateko jaun-en kontu zaharra), eta Iruñeko Orfeoiak parte hartuko du. Gero, Lukasz Borowiczek Karol Szymanowskiren 2. Sinfonia zuzenduko du Iruñean ere. Nahiz eta Varsovian ikasi, Szymanowskik Berlinera eta Vienara bidaiatu zuen gaztetan eta, besteak beste, Richard Strauss eta Max Reger egile alemanak sortzen ari zirenarekin liluratuta gelditu zen. Haien eraginaren aztarnak 1910ean amaitutako sinfonian ere ikusten dira eta, ez alferrik, Europako musika-zirkuituetan sartzeko aukera izan zuen, 28 urterekin soilik.
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.