PROGRAMA: BRAHMS / SCHOENBERG
J. Brahms
Pianorako 1. kontzertua
A. Schoenberg
Peleas eta Melisande
Robert Treviño, zuzendaria
Denis Kozhukhin, pianoa
Aurreko egitarauko protagonistak hari-bakarlariak dira eta, oraingoan, pianoa izango da, Denis Kozhukhinen eskutik. Elizabeth erregina lehiaketa irabazi zuen 2010ean, eta Robert Treviñoren gertu-gertuko kolaboratzaile bat da. Johannes Brahmsen Pianorako 1. Kontzertua joko dute elkarrekin. Hasiera batean, sinfonia bat izan behar zuen eta, horregatik, oso izaera berezia du. Horren ondorioz, alemaniar Erromantizismoko lan kontzertante maitatuenetako bat da. Ondoren, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlanean inspiratutako beste partitura bat izango dugu, Arnold Schoenberg gazteak sinatutakoa. Poema sinfoniko hori 28 urterekin soilik idatzi zuen, atonalismora eta dodekafonismora jauzi egin aurretik. Brahmsen espiritua igartzen da melodia lirikoetan eta harmonia trinkoetan, haren erreferentziarik handienetako bat izan baitzen haren lehenbiziko konpositore-etapan, Vienan.
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.
Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai