PROGRAMA: BRAHMS / DVORAK
J. Brahms
Pianorako 1. kontzertua [44']
A. Dvorak
6. Sinfonia [41']
Alexandre Bloch, zuzendaria
Denis Kozhukhin, pianoa
Aurreko egitarauko protagonistak hari-bakarlariak dira eta, oraingoan, pianoa izango da, Denis Kozhukhinen eskutik (Elizabeth Erregina lehiaketa 2010ean irabazi zuena). Alexandre Bloch-en zuzendaritzapean, Johannes Brahmsen Pianorako 1. Kontzertua joko du. Hasiera batean, sinfonia bat izan behar zuen eta, horregatik, oso izaera berezia du. Horren ondorioz, alemaniar Erromantizismoko lan kontzertante maitatuenetako bat da. Kontzertuaren bigarren zatian, orkestrak Antonin Dvoraken 6. Sinfonia interpretatuko du. Sinfonia hori bohemiarrak berrogei urte betetzear zituenean idatzi zuen, eta Hans Richter orkestra-zuzendariari eskaini zion.
Oharra: kontzertu honen programa aldatu egin da. Alexandre Bloch-en zuzendaritzapean, kontzertuaren bigarren zatian, orkestrak Dvoraken 6. Sinfonia interpretatuko du.
PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat
AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan.