Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2024/25 Denboraldia · 1. Kontzertua: 'ALDAVE / MAHLER'

2024ko Urriak 04 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 24/25 Denboraldia | Zuzendaria: Robert Treviño
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica Baluarte
  • concierto Baluarte


PROGRAMA: ALDAVE / MAHLER

P. Aldave
Akelarre. 2. Euskal rapsodia

G. Mahler
9. Sinfonia

Robert Treviño, zuzendaria


Araoa da 24/25 Denboraldia egituratzen duten gaietako bat, eta agerian geratuko da Abonu Denboraldiko lehen egitarauan bertan, Pascual Aldaveren Akelarre balletaren zati batekin. Lesakako konpositoreak Pio Barojaren Urtubiko damari eskaini zion balleta, eta hura osatzen duten lau Euskal rapsodietako bigarrenari helduko zaio; zehazki, kontakizunaren azken zatiari, zeinak sorginen bilkura eta dantza deskribatzen baititu. Ondoren, Robert Treviñok beste urrats bat emango du azken denboraldietan lideratu duen proiektu handian: Gustav Mahlerren ziklo sinfoniko osoaren interpretazioan. Oraingoan, 9. Sinfoniaren txanda izango da, osorik konposatutako azkena izan zena. Zehatz-mehatz, 1909an konposatu zuen, 1910ean bizitzari amaiera eman zion bihotzeko gaixotasuna diagnostikatu eta gero. Bruno Walterrek hilondoan estreinatu zuen, eta honela deskribatu: "agur baketsu bat; amaierarekin, lainoak zeruaren urdinean disolbatzen dira".

Sarrerak


PREZIO BEREZIA leihatilan <30, >65 eta langabeentzat

AZKEN ORDU GAZTEA: sarrerak gune guztietan 10€tan <30 urtekoentzat, kontzertua hasi baino 30’ lehenagotik leihatilan. 

Sarrerak irailaren 1etik aurrera jarriko dira salgai

Sarrerak 10€ - 40€