PROGRAMA: Arimatik
L.V. Beethoven
Fidelio. Obertura
A. Veprik
2 poèmes
E. Elgar
Biolinerako kontzertua
Christoph-Mathias Mueller, zuzendaria
Frank Peter Zimmermann, biolina
Zortzigarren abonu-programak Alexander Veprik musikagile errusiarraren irudia deskubritzea proposatzen digu; gulag batean egon zen egilea, eta bere Bi poemak hilzorian zegoela idatzi zituen. Kolorez eta energiaz betetako musika da, baina sakontasun handikoa, eta Christoph-Mathias Mueller suitzarrak zuzenduko du; izan ere, Muellerrek jarri zuen Veprik mapan 2020an OPUS Klassik saria jaso zuen disko bikain bati esker. Veprikekin batera, Beethoven eta Fidelio operaren Obertura izango dira, baita seguruenik britainiar errepertorioko biolinerako kontzerturik ospetsuena dena ere. Edward Elgarren Biolinerako kontzertua zirrara biziko partitura da, Wagnerren oihartzunak biltzen dituena eta errepertorioko kontzertu luze eta zailenetako bat izatearen ospea lortu duena. Erronka horretarako, XXI. mendeko erreferentziazko biolinjole eta gure orkestraren lagun handi bat gonbidatu dugu: Frank Peter Zimmermann.
SARRERAK