Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/23 Denboraldia · 9. Kontzertua: 'LALO / DVORAK'

2024ko Maiatzak 14 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 23/24 Denboraldia | Zuzendaria: Ari Rasilainen · Alban Gerhardt, biolontxeloa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica

PROGRAMA: LALO / DVORAK

A. Clyne
This Midnight Hour

E. Lalo
Biolontxelorako kontzertua

A. Dvorak
7. Sinfonia


Ari Rasilainen, zuzendaria
Alban Gerhardt, biolontxeloa

Anna Clyneren –gaur egungo konpositore britainiar garrantzitsuenetako baten– musika sinfonikoa lehen aldiz entzungo da Euskadin eta Nafarroan. Ari Rasilainen finlandiarrak zuzenduko du orkestra, Lina Gonzalez-Granadosen ordez, kolonbiar-estatubatuarrak bertan behera utzi behar izan baitu bere parte-hartzea azken unean gaixotasunagatik. The Midnight Hour lanean, Clynek Juan Ramón Jiménezen eta Charles Baudelaireren poemak ditu inspirazio-iturri. Ondoren, Alban Gerhardt Baluarteko agertokira itzuliko da (2016an Euskadiko Orkestrarekin elkarlanean aritu zen). Oraingoan, biolontxelo-jotzaile alemaniar apartak Edouard Laloren Biolontxelorako kontzertu berebiziko eta grinatsuari helduko dio. Laloren kontzertuaren garaikidea, baina oso izaera ezberdinekoa, Antonín Dvoraken Zazpigarren sinfoniarekin amaituko da emanaldia. Egile bohemiarraren berezko folklore-kutsuari eusten dion arren, bere ziklo sinfonikoko larri eta dramatikoena ere bada partitura hori. 


GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA