PROGRAMA: MOZART / BRUCKNER
W.A. Mozart
Pianorako 20. kontzertua
A. Bruckner
7. Sinfonia
Marie Jacquot, zuzendaria
Markus Schirmer, pianoa
Vienako Sinfonikoko zuzendari gonbidatu nagusi Marie Jacquotek, gaztetasuna eta heldutasuna aurrez aurre jartzen dituzten bi sorkuntzarekin egingo du debuta Euskadiko Orkestrarekin. Gaztetako jeinua Mozart izango da, haurtzarotik ospea lortu eta 29 urterekin Pianorako 20. kontzertua idatzi zuena. Markus Schirmer pianojole austriar ospetsu eta Grazeko Musika Unibertsitateko irakasleak interpretatuko du. Bestalde, Bruckner dugu: 60 urte izan arte ez zuen lortu nolabaiteko arrakasta nazioartean, 7. sinfonia estreinatu zuenean. Ospetsua da sinfonia hori idazten ari zela Felix Mottl zuzendariari bidali zion gutuna: «Bururatu zitzaidan maisua [Wagner] laster hilko zela agian, eta orduan Adagioaren gaia nigana etorri zen». Obraren iraupen amaigabea (70 minutukoa eta eragin wagneriar argikoa), Brucknerrek forma musikal handien bidez azaleratzen zuen espiritualtasun sakon baten zerbitzura jartzen da. Guzti hau Baluarten zortzigarren abonamendu kontzertuaren baitan.
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA