PROGRAMA: VENEGAS / PROKOFIEV
S. Venegas
At the Aegean Shores
B. Britten
Cuatro interludios marinos de Peter Grimes
S. Prokofiev
Alexander Nevsky
Pablo González, zuzendaria
Donostiako Orfeoia, abesbatza (zuz: Alfonso Huarte)
Alisa Kolosova, mezzosopranoa
Musika garaikidea da egungo arazoez ondoen hitz egin diezagukeen musika; izan ere, At the Aegean Shores lanean Saskia Venegas konpositore euskal-belgikarrak Mediterraneoko uren drama humanitarioa salatzen du. Itsasoa tragedia-banatzailea da Benjamin Brittenen Peter Grimes operan ere, zeinetatik baitatoz ekinaldiak bereizten dituzten Lau itsas interludio eder bezain aztoragarriak. RTVE Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular Pablo Gonzálezek buru emango dio programari, Donostiako Orfeoiarekin eta Alisa Kolosova mezzosopranoarekin batera: Sergei Prokofieven Alexandro Nevski kantata, ukrainarrak Sergei Eisensteinen izen bereko filmerako sortu zuen soinu-bandaren antzerki-egokitzapena, Novgorodeko printze Alexandro Nevskiren inguruan (XIII. mendean suediarren eta teutoien inbasioari aurka egin zion Nevskik). Guztia, Euskadiko Orkestraren zazpigarren abonamendu kontzertuan Baluarten.
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO KONTZERTUA