Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Euskadiko Orkestra

2022/23 Denboraldia · 6. Kontzertua: 'RACHMANINOFF / STRAUSS'

2024ko Martxoak 12 19:30
Areto Nagusia
Euskadiko Orkestra - 23/24 Denboraldia | Zuzendaria: Riccardo Frizza · Federico Colli, pianoa
  • Euskadiko Orkestra
  • música sinfónica


KONTZERTUA EKAINAREN 18RA ATZERATZEN DA

Martxoak 12rako greba deialdia egin da euskal sektore publikoan. Jarraipen zabala aurreikusten denez eta, ondorioz, bihar Iruñeko Baluarten programatuta dagoen 'Rachmaninov / Strauss' kontzertua egitea ezinezkoa izango denez, orkestrak emanaldia heldu den ekainaren 18ra (19:30ean) atzeratzea erabaki du. Horri esker, Denboraldi honetan Federico Colli pianojole handiaren maisutasunaz gozatu ahal izango dugu errepertorioko obrarik ezagun eta zailenetako baten interpretazioan: Rakhmaninoven Pianorako 2. Kontzertua. Aurrerago, kontzertu honen bigarren zatia nola osatuko den baieztatuko du Euskadiko Orkestrak.

Kontzertu honetarako erositako sarrerek indarrean jarraituko dute ekainaren 18rako. Egun horretan joan nahi ez dutenek Euskadiko Orkestran eskatu ahal izango dute itzulketa 943 01 32 32 telefonora deituz edo abonatuak@euskadikoorkestra.eus posta elektronikora idatziz.