Nola sentitzen da eguzki-eklipse oso bat? Udako edizio berezian, Iruñeko Planetarioko Izarren Eskola programak esperientzia paregabea eskaintzen du herritar guztientzat: eklipsearen entsegu orokorra. Unibertsoa familian ezagutzeko eta 2026ko abuztuaren 12an Nafarroa hegoaldetik ikusi ahal izango den Eguzki eklipse osoa nolakoa izanen den aurreratzeko diseinatutako ekimena da.
Baluarteko plazan dagoen murgiltze simulazioko kabina baten bidez, Iruñeko Planetarioak Eguzkiaren eklipse osoa nola gertatzen den ezagutzera gonbidatzen zaitu, bai eta Ilargiak eguzkia erabat ezkutatzen duenean gertatzen diren aldaketak esperimentatzera ere: argiaren murrizketa, tenperaturaren jaitsiera, brisa, ingurunearen eraldaketa eta fenomeno bakar horri lotutako beste sentsazio batzuk.
2026ko Eguzki eklipse osoaz gozatzen laguntzeko eta prestatzeko diseinatutako esperientzia.
17:00 - 20:00
(sesiones de 10 minutos, 12 personas máximo por sesión / 10 minutuko saioak, 12 pertsona gehienez saio bakoitzeko)
DOAKO SARRERA