La Traviata operaren entsegu orokorra, 30 urtetik beherakoentzat irekia. Baluarte Auditorioan Baluarte Fundazioak egiten duen 24-25 Denboraldi Nagusiaren parte da ikuskizuna.
Ispiluen Traviata izeneko Brockhaus alemaniarraren ekoizpen berritzaile honek publikoaren eta kritikaren txaloak jaso ditu mundu osoko antzoki lirikoetan zehar egindako ibilbidean.
Ispilu erraldoi bat da nagusi pertsonaien irudiak proiektatzen diren eszenatokian, edertasun plastiko iradokitzaileko uneak lortuz eta Verdiren obra itxura piktorikoko esparru idealizatu batean kokatuz.
Perry So maisuak bere gain hartu du Giuseppe Verdiren izenburu ospetsuenaren musika-zuzendaritza. Francesco Maria Piaveren libretoa Alejandro Dumasen La dama de las camelias eleberrian oinarrituta dago.
Fitxa teknikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAO Abesbatza Lirikoa
• Musika-zuzendaria: Perry So
• Eszena- eta argiztapen-zuzendaritza: Henning Brockhaus
• Eszenografia: Josef Svoboda
• Jantziak: Giancarlo Colis
• Koreografia: Valentina Escobar
30 URTETIK BEHERAKOENTZAT IREKIA
Emanaldiaren egunean aretora sartzeko adina egiaztatzeko eskatuko da.