Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

E. López Riera y C. Simón-en laburmetraien proiekzioa

Iruñeko Topaketak | Antolatzailea: Baluarte Fundazioa. Bultzatzailea: Nafarroako Gobernua | IBILBIDEA: ZINEMA, AMORE EMATEN EZ DUEN IRUDIA
  • Encuentros Pamplona
  • evento Baluarte


FILM LABURREN EMANALDIA

Hegoaldeko andregaiak
Elena López Riera. 2024. Espainia. 37 min.

Amaren ezkontza-eguneko argazki batetik abiatuta, Elena López Rierak bere buruari galdetzen dio gazte irribarretsu hark zer sentitzen ote zuen. Gogoeta hori egiten ari dela, emakume helduen talde bat agertzen da. Emakume horiek beren ezkontza-bizitzaz, lehen esperientziez eta sexualitatearekin duten harreman intimoaz argi eta garbi hitz egiten dute. Bizitzako une orokor horien bitartez, zuzendariak zalantzan jartzen du bere historia, ama-alaben arteko harreman-katea hausten duena, eta elkarrizketa arina eta filtrorik gabea eskaintzen du. Elkarrizketa horretan, emakumeek desirari buruzko esperientzia intimoenak partekatzen dituzte kamera aurrean.


Korrespondentzia
Carla Simon, Dominga Sotomayor. 2020. Espainia, Txile. 19min.

Carla Simónek —Verano 1993 filmari esker Goya sarietan zuzendari berri onenaren saria irabazi zuenak— eta Dominga Sotomayorrek beren bizitzak gogoratzen dituzte orainari zentzua emateko partekatzen duten korrespondentziaren bidez. Bien artean, oroitzapenei, amatasunari, familiari eta zinemari buruz hausnartzen dute. Azken gutunean, Txileko gaur egungo premia agertzen da pantailan: “Lehendabizi, salbuespen-estatua zen, orain, iraultza da. Arraroa da urrun egotea, arraroagoa zinemaz hitz egitea”. Korrespondentzia filmean, iraganari buruzko oroitzapen intimoenak orainarekin konprometitutako kezkekin nahasten dira.