Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Adimen Artifizialari buruzko galdera

Solasaldia: Juan Ignacio Cirac, Daniel Innerarity

2026ko Urriak 04 11:00
Ganbera Aretoa
Iruñeko Topaketak | Antolatzailea: Baluarte Fundazioa. Bultzatzailea: Nafarroako Gobernua | IBILBIDEA: ZU ALA NI, EDO BIAK. ADIMEN ARFIFIZIALAREKIN BIZITZEN
  • Encuentros Pamplona
  • evento Baluarte


ADIMEN ARTIFIZIALARI BURUZKO GALDERA

Galdetzeak pentsatzeko bide bat irekitzen du, idatzi zuen Martin Heideggerrek teknikaren inguruan egin zuen hausnarketan; batez ere, menderatzeko borondate baten aurrean, edo beti presente dagoen eta giza kontroletik ihes egiten duen mehatxu baten aurrean. Jarrera apokaliptikoetatik urrun, galde daiteke zein ote den Adimen Artifiziala deritzonak gizarteak eta haien gobernantza-moduak eraldatzeko duen benetako gaitasuna. Zer kultura- eta pentsamolde-aldaketa ekarriko ote du munduaren ikuskera fisiko berri batek, ezagutza kuantikoari esker? Nolakoa izango da denboraren eta espazioaren pertzepzioa?. Galdera horiek ardatz hartuta, solasean arituko dira Ignacio Cirac konputazio kuantikoaren fisikari aitzindaria eta Daniel Innerarity filosofoa.

Solasaldia: Juan Ignacio Cirac, Daniel Innerarity
Gidaria: Berta Ares