ESPEZIE KIDEEN ARTEAN
Faunaren kontserbazioa ekintza poetiko bihur daiteke, baina baita arriskuko praktika ere. María Sánchez albaitari eta poetak landa-inguruneari buruz idazten du, eta, aldi berean, galzorian dauden bertako arrazekin lan egiten du. Bestalde, Luis Arranz biologoak badaki zer den bizia arriskuan jartzea Afrikaren bihotzeko parke naturaletan bizi diren azken animalia basatien bizitza babesteko. Biek hitz egingo dute poetikari, garrantziari, beharrari eta zaintzak eta «espezie kideak» deiturikoekin batera bizitzeak dakarren arriskuari buruz. Topaketan Maddi Barberren Alas/Tierra film laburra proiektatuko da.
Solasaldia: Luis Arranz - María Sánchez
Gidaria: Hedoi Etxarte
Proiekzioa: Hegoak / Lur
Maddi Barber María Sanchezen “Esta es la mano que cuida” poematik abiatuta, 11min, 2022
Ilunabar baten argazkiak iragaten. Igelei buruzko liburu bat eskuen artean. Emakume baten aurpegia: irakurtzen ari da. Basakatu bat hainbat eskuren artean. Egunsenti bat igarotzen. María Sánchez albaitari eta idazlearen “Esta es la mano que cuida” (Hau da zaintzen duen eskua) poematik abiatuta, film hau beste espezieekin ditugun harremanetan gertatzen diren ikaskuntza prozesuei buruzko diptiko gisa eraikitzen da.
Jatorrizko hizkuntza: Euskera. Zuzendaritza: Maddi Barber. Edizioa: Maddi Barber, Vicente Vázquez. Soinua: Oriol Campi. Kolorea: Irati Gorostidi. Grafismoa: Fran Fraca. Texto Poema: María Sánchez. Ahotsa: Maddi Barber. Ekoizpena: Cristina Hergueta, Carmen Bellas, Tasio & Pirenaika