Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

Antzerkia eta bizitza

Elkarrizketa: Victoria Szpunberg

2026ko Urriak 11 17:00
Ganbera Aretoa
Iruñeko Topaketak | Antolatzailea: Baluarte Fundazioa. Bultzatzailea: Nafarroako Gobernua | IBILBIDEA: EGOERA GOGORRA DA: DEMOKRAZIAK ALA NIHILISMOA
  • Encuentros Pamplona
  • evento Baluarte


ANTZERKIA ETA BIZITZA

Antzerkia eta demokrazia duela bi mila eta bostehun urte sortu ziren, estu-estu lotuta, Atenasen. Tragedia aitzinatu zitzaien, Dionisiar jaiekin batera sortu baitzen. Antzerkiaren eta demokraziaren garapenari loturik, kontraesan, samin eta sufrimenduak adierazten dituen hazi filosofikoa ekarri zuen. Lotura horren baitan, erbesteari, identitateari eta kide izateari buruzko gogoeta sortu zen, eta gaur egunera arte iritsi da. Saio honetan, antzinako genero hori sakonki aztertuko dugu, eta gure orainaldiarekin zer-nolako harremana duen azalduko digu Victoria Szpunberg-ek, Helena Buffery hispanistarekin solasean; Szpunberg antzerkigile onenaren Max Sariaren irabazle izan da 2026an, La tercera fuga antzezlanagatik, eta Literatura Dramatikoaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2025ean, El imperativo categórico lanagatik.

Elkarrizketa: Victoria Szpunberg
Helena Buffery-ren eskutik