ARMONÍAS DE WERCKMEISTER
Béla Tarr. Hungaria. 2000.145 min.
Zirku bat noiz iritsiko zain daude Hungariako lautadako probintzia hiri hondatu bateko biztanleak, balea baten gorpu disekatua eta printze misteriotsu bat erakusten omen ditu zirkuak. Herriko ordena nahasi du haren etorrerak, indarkeria eta edertasun uholdea sortuz. Aztoratuta dago hiria. Jende taldeak kalez kale dabiltza, eta, itxura guztien arabera, hondamendia dator berehala. Valuskak, posta bulegoko enplegatuak, utopia zail baten alde egingo du: kreazioan duen fedea mantendu iluntasunaren indarren aurka borroka eginez.
Béla Tarr autore ezagunaren Armonías de Werckmeister XXI. mendeko zinemako maisulanik handienetako bat da orain arte. Zuri-beltzeko film fantasmagoriko hau gizartearen kolapsoari buruzko parabola bat da, eta, aldi berean, enigma liluragarria, oihartzun bisual, filosofikoa eta mistiko handia duena.
BÉLA TARR zuzendariak aurkeztutako proiekzioa
Ondorengo solasaldia: Béla Tarr, Garbiñe Ortega
SARRERAK, LASTER ESKURAGARRI