ESKUEKIN PENTSATU
Pentsamenduaren eta hizkuntzaren jatorriaren auzia –beraz, gizakiaren jatorriaren auzia– hertsiki lotuta dago eskuak keinu zehatzak egiteko hartu zuen gaitasunarekin. Pentsamendua eta keinua, esaten den moduan, eskutik joan izan dira beti. Ihes egiten diena ere partekatzen dute: eskuzko keinuak bere zehaztasunik ezaren marka lerroan uzten duen bezala, hitzak bere enuntziazioan uzten du; esandakoa inoiz ez da izango pentsatutakoaren berdina. Asier Mendizabalek Patricia Esquivias, Lisa Tan eta Johanna Gustafsson Fürstekin batera eginiko proposamenak ikusizko arteak eta elkarrizketa batuko ditu bi jardunalditan.
Bigarren saioan, solasaldi bihurtuko dira Asier Mendizabalek eta Johanna Gustaffson Fürst-ek bai Stockholmeko KKH Royal Institute of art erakundeko eskultura-sailean, bai Manual proiektuan partekatzen dituzten ekarpenak; proiektu horretan argitalpen sorta bat biltzen da, eskulturari, artearen pedagogiari eta keinu teknikoen ikaskuntzari buruzko hausnarketa-prozesuaren ondorio.
Pensar con las manos. Asier Mendizabal-en hitzaldia.
I Bite My Nails to Reach a Softer Surface to the World. Johanna Gustafsson Fürst-en hitzaldia
GONBIDAPENAK, LASTER ESKURAGARRI