ESKUEKIN PENTSATU
Pentsamenduaren eta hizkuntzaren jatorriaren auzia –beraz, gizakiaren jatorriaren auzia– hertsiki lotuta dago eskuak keinu zehatzak egiteko hartu zuen gaitasunarekin. Pentsamendua eta keinua, esaten den moduan, eskutik joan izan dira beti. Ihes egiten diena ere partekatzen dute: eskuzko keinuak bere zehaztasunik ezaren marka lerroan uzten duen bezala, hitzak bere enuntziazioan uzten du; esandakoa inoiz ez da izango pentsatutakoaren berdina. Asier Mendizabalek Patricia Esquivias, Lisa Tan eta Johanna Gustafsson Fürstekin batera eginiko proposamenak ikusizko arteak eta elkarrizketa batuko ditu bi jardunalditan.
Saio bikoitz honetan, Lisa Tan eta Patricia Esquivias-en lan berriak aurkeztuko dira; eskuak eta eskuekin egindako keinuak izanik gidari, kontakizunari aurrera eginarazten diote hari baten moduan, lerro baten moduan, ibai baten moduan.
Proiekzioak:
Leyendo a Lewis Hyde. Lisa Tan. 2024. AEB. 24 min.
Hilar Largo. Patricia Esquivias. 2023. ESPAINA. 14:19 min.
GONBIDAPENAK, LASTER ESKURAGARRI