ANIZTASUNA SORTZEN
Gaur egun, dominazio identitarioaren eta autoritarismo berrien aurkako ekaitz baten beharrean gaude. 1968. urte inguruan eta ondoren aniztasunarekin egindako esperimentazio kontzeptual eta politikoak ez ziren nahikoa izan: gaur egun, jarrera antiidentitario, queer eta jendetsuak defendatu ez ezik, urrunago eraman behar dira, ustekabeko tolesturen gainetik eta gainazal lauagoetan barrena, aurretiazko planteamendu eta esperientzia historikoetatik haratago. Hamazazpi berrikuntza kontzeptualetan oinarrituta, ahaide haizetsutik zeharkako adimenera, disenblajetik teknoekologietara, maskulinitate txikietatik iraultza kondibidualera, aniztasun iraultzaileak kantuan eta testuan hartu duen formaren auzia birformulatuko du Gerald Raunig-ek.
Konferentzia eta kontzertua: Gerald Raunig
Aurkezlea eta gidaria: Asier Mendizabal
GONBIDAPENAK, LASTER ESKURAGARRI