Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 23/24 denboraldian Iruñean emango duen seigarren abonu-kontzertua dela eta (Argi-ilunetan), Cristina Gómez Godoy oboe-jotzailearekin Topaketa egongo da Baluarten.
Begirada, nagusiki, Nafarroako Musika Komunitatean pausaturik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak topaketa ziklo bat jarriko du abian, arlo artistikoko profesional ospetsuen eta Nafarroako kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleen arteko espazioak ahalbidetzeko, bai eta topagune komunetan eta eztabaida giroetan interesa duten pertsonendako ere.