Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoak, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoen matrizeak, «Enpresa Korporazio Publikoen III. Topaketa Nazionala» bultzatu eta antolatzen du, apirilaren 12an, ostirala, Baluarte - Nafarroako Kongresu Jauregian eta Auditorioan ospatuko dena.
Topaketa hau lurralde nazional osoko korporazioen eta sozietate publikoen arteko elkarrizketa-gune gisa sendotzen ari da, baita enpresa-sektore publikoak kudeatutako arrakasta-kasuak ezagutzeko erreferentziazko foro gisa ere. Topaketaren helburua enpresa-sektore publikoaren (estatukoa zein autonomikoa) eremuko gai garrantzitsuenei heltzea da. Testuinguru honetan, aurten «korporazio publikoak sektore estrategikoetako berrikuntzaren katalizatzaile» izango da jarraituko den ildoa.
Horretarako, hirugarren edizio honetan sektore publiko nazionaleko ordezkari instituzional eta enpresarialek hartuko dute parte, Espainiako Gobernutik eta bost autonomia-erkidegoetatik (Andaluzia, Aragoi, Katalunia, Galizia eta Nafarroa). Era berean, Estatuko eta Europako sektore publikoko ordezkariak izango dira, zeinek etxebizitzaren, medikuntza pertsonalizatuaren eta berrikuntzaren arloko esperientziak partekatu eta aztertuko dituzten eremu estrategiko ezberdinetan.
Europako arrakasta kasu gisa, Vienako (Austria) hiriaren etxebizitza publikoaren politika ezagutu ahal izango dute parte hartzaileek.