Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 23/24 denboraldian Iruñean emango duen zortzigarren abonu-kontzertua dela eta (Lore moztuak), Ana María Valderrama biolinistarekin Topaketa egongo da Baluarten 2024ko martxoaren 21ean. Valderrama 2011n Pablo Sarasate Nazioarteko XI. Biolin Lehiaketan lehen saria lortu zuen historiako lehen biolinista espainiarra izan zen.
Begirada, nagusiki, Nafarroako Musika Komunitatean pausaturik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak topaketa ziklo bat jarriko du abian, arlo artistikoko profesional ospetsuen eta Nafarroako kontserbatorio eta musika eskoletako ikasleen arteko espazioak ahalbidetzeko, bai eta topagune komunetan eta eztabaida giroetan interesa duten pertsonendako ere.