Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

El Señor de los Anillos: Sinfonia

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa · Iruñeko Orfeoia

2026ko Abenduak 12 19:30
Areto Nagusia
26/27 Denboraldi Nagusia
  • música sinfónica
  • concierto Baluarte
  • Fundación Baluarte 26-27


Baluarte Fundazioaren 26-27 Denboraldi Nagusiak zinema-musikako obra handietako bat aurkezten du Baluarten: Eraztunen Jaunaren Sinfonia, Howard Shorek konposatua. Kasu honetan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Iruñeko Orfeoiari eta Iruñeko Orfeoiko Gazteen Abesbatzari batuko zaio Erregearen itzulera interpretatzeko, trilogiaren epika eta sakontasun emozional guztia erakusten duen kontzertu batean.

Robert Boardmanen zuzendaritzapean eta Grace Davidson sopranoaren parte-hartzearekin, bertsio sinfoniko-koral hau bere orkestra-aberastasunagatik, idazkera koralaren indarragatik eta intentsitate handiko narratiba musikala izateagatik nabarmentzen da.

Shoreren partiturak espresio-indar bikaineko soinu-unibertso bat eraikitzen du, eta orkestrak eta abesbatzek J. R. R. Tolkienen munduko paisaiak eta emozioak birsortzen dituzte. Musika-motibo bakoitzak obraren izaera heroikoa eta sinbolikoa sendotzen duenez, kontzertua esperientzia murgiltzaile bihurtzen da.

Ezinbesteko hitzordua da zuzeneko zinema-musikaz formatu sinfoniko-koralean gozatu nahi dutenentzat, errepertorio garaikideko konposizio entzutetsuenetako batekin.


Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Grace Davidson, sopranoa
Robert Boardman, zuzendaria
Orfeón Pamplonés (Igor Ijurra, zuzendaria)
Coro Joven del Orfeón Pamplonés (Juan Gainza, zuzendaria)


IRAUPENA: 120 MIN.

Sarrerak

Sarrerak 50€/39€/28€
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)
Fundación Baluarte Joven 40€/31€/22€
Aldi osoan
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)
Fundación Baluarte Joven 15€/12€/8€
Funtzioa baino 3 egun lehenago
+ 0,95€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)