Zuzendaritza: Otto Preminger
Gidoia: John Mortimer, Penelope Mortimer, Marryam Modell
Argazkia: Dennys N. Coop (ByN)
Musika: Paul Glass
Antzezleak: Laurence Olivier, Carol Lynley, Keir Dullea, Martita Hunt, Anna Massey, Clive Revill, Finlay Currie, Lucie Mannheim
Jatorrizko izenburua: Bunny Lake Is Missing
Herrialdea: Britainia Handia
Urtea: 1965
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz
Iraupena: 107 minutu
Londresen kokatu berritan, kurtsoaren lehenengo egunean Ann Lakek eskolara eramaten du bere alaba, baina, bere bila itzultzen denean, neskatoa desagertu da. Annek polizian salatzen du kasua, baina agenteen ikerketek ez dute inora eramaten, lurrak alaba irentsi balu bezala. Pixkanaka, komisarian Annen fantasia ote den pentsatzen hasi dira.
Drama psikologiko filma, Londresen filmatua eta Evelyn Piperen 1957ko izen bereko eleberrian oinarrituta. Protagonistak Carol Lynley, desagertutako alabaren bila dabilen ama; Keir Dullea (2001, una odisea en el espacio filmaren protagonista), bere neba; eta Laurence Olivier, kasua ikertzen ari den polizia, dira.
Premingerrek New Yorkeko historia Londresera eraman zuen, han lan egitea gustatzen zitzaion eta. Londreseko bere ikuspegi ilun eta gaiztoa erabilita benetako leku asko erabili zituen: Barry Elder Panpinen Museoa Hammersmithen edo Hampsteadeko eskola eraikinak, bai eta "Frogmore End" etxea. Hasiera batean kritikarien aldetik axolagabetasunez jaso eta Premingerrek berak gutxietsi bazuen ere, Bunny Lakeren bahiketa aldarrikatu eta aitortu egin da gerora, batez ere bere meritu teknikoengatik.
Aurkezlea: Alberto Cañada