Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte 2025-2026 Programaren lehen proposamena ikastetxeentzat.
Suzko txoria Igor Stravinskiren lehen lan arrakastatsu handia izan zen, Diaghileven Ballet Errusiarrek 1910ean Parisen estreinatua. Errusiako ipuin tradizional batean oinarritua, balletak tradizioa eta modernotasuna uztartzen ditu partitura liluragarrian, oparoa bai orkestrakoloretan, bai harmonia-berrikuntza ausartetan. Lanak ospe handia emanzion Stravinskiri, XX. mendeko musikaren funtsezko figuretako bat izan baitzen.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Perry So, zuzendari musikala
María Setuain Belzunegui, bitartekaritza musikalean aditua
Ikastetxeak aldez aurretik eta zuzenean kudeatu behar ditu inskripzioak, izena emateko formularioaren bidez. Jarduererako lekuak mugatuak dira eta izena ematearen hurrenkeraren arabera banatuko dira.