Erromantizismoz eta edertasunez betea, Zisneen aintzira ballet klasiko unibertsalaren harribitxia da eta dantzaren historiako titulu antzeztuena. Baluartera Nazioarteko Ballet Klasikoaren eskutik Gabon Gauaren bezperan iritsiko da. 1877an Moskuko Bolshoi Antzokian estreinatu zen Piotr Tchaikovsky musikadun lanak ongiaren eta gaizkiaren arteko betiko gatazkari buruzko istorio honetan murgilduko du publikoa.
21. urtebetetzea ospatu ondoren, Sigfrido printzea baso batean sartzen da, eta han Odette ezagutzen du, Rothbart gaiztoak sorgindutako printzesa-zisnea. Sigfridok baldintzarik gabeko maitasuna agintzen dio, baina engainu krudel batean erortzen da eta Zisne Beltzarekiko maitasuna zin egiten amaitzen du. Bere zorigaiztoko akatsa antzeman ondoren, basora itzultzen da bere maitearen bila.
* GAZTE KULTUR BONUARI ATXIKITAKO IKUSKIZUNA
Taldeentzat %20ko beherapena txarteldegian