Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Denboraren ispilua

Iruñeko Sinfonietta

2025ko Apirilak 13 19:30
Ganbera Aretoa
Erlijio-Musika Jaialdia | Antolatzailea: Iruñeko Sinfonietta. Iruñeko Udalaren babesarekin
  • Festival Música Sacra
  • concierto Baluarte
  • Sinfonietta de Pamplona



Iruñeko Sinfonietta orkestrak Baluartera ekarriko duen Denboraren ispilua programak Mozarten Adagio eta Fuga handientsuaren seriotasun eta indar kontrapuntistikoa biltzen du, bai eta Vitalik biolin solista eta orkestrarako sortutako Chacona hunkigarri eta ederraren sakontasun emozionala ere.

Denboraren eta egiaren garaipena da George Frideric Händelen oratorioaren azken izenburua. Konpositorearen berrogeita hamar urteko lan-ibilbidean horren hiru bertsio ekoiztu zituen. “Edertasuna” da obraren ezaugarri nagusia, eta horri buruzko arien hautaketa bat jarri dugu erdigunean. Obrak gonbit egiten digu hausnar dezagun denboraren joanak duen eraginaz, eta horrekin batera, gauza guztiek, bereziki edertasunak, pairatzen duten degradazioaz. Tratatu ia erlijiosoa da, pertsonaia hauen arteko konfrontazio epikoari buruzkoa: Edertasuna, Plazera, Desengainua, Denbora eta Egia, Hedonismoa eta Gehiegikeria. Obraren jatorrizko izenburua, 1737an, Il trionfo del Tempo e della Verità zen, italieraz. Pamphili kardenalak idatzi zuen testua, letradun, teologo, poeta eta filosofoak. Tramaren ardatza edertasuna da; hasiera batean, plazerak edertasuna liluratu egiten du, eta ispilu baten antzera bere burua intoxikatzen du, eta esaten du gai dela gazte-joritasun horri etengabe eusteko, eta, jarraian, denboraren eta etsipenaren gogoeta urgenteei jarraikiz, kanpoko edertasuna iheskorra eta hutsala dela jabetzera bultzatzen gaitu. Edertasunak –soprano bakarlariak abesten du–, itxaropena galdurik eta betiereko bizitzak beharturik, plazera abandonatu egiten du.

Händelen Uretako Musikaren hirugarren suitea Ingalaterrako Jorge I.a erregeak 1717an egindako enkargu baten parte da. Pieza adoretsu eta alai laburrek osatzen dute, Tamesis ibaian  –aire zabalean–  gabarretan egitekoa zen errege-ospakizun baterako sortuak. Urak, funtsean, bizitza sinbolizatzen du, zeruaren eta lurraren arteko harreman-puntua; gizatiarra den horren eta jainkotiarra den horren artekoa.


PROGRAMA

W.A Mozart
Adagioa eta fuga do minorrean, K546.

G.F. Händel
Denboraren garaipena eta desilusioa. HWV 46A eta HWV 71. (hautaketa)
   Oberturaren sonata
   Edertasuna- Errezitatiboa -Zeru garbia
   Aria- Tu del cielo ministro elleto.
   Edertasuna- Lascia la spina.
   Edertasuna- Un pensiero nemico di pace
   Edertasuna- Angeli custodi
Sopranoa: Dorota Grzeskowiak

T.A.Vitali
Chaconne, biolin eta orkestrarako
Biolineko bakarlaria: Anna Siwek Przylecka

G.F. Händel
Uretako Musika, HWV 350. 3. suitea sol maiorrean


Iruñeko Sinfonietta
Zuzendaria: Caroline Collier