Gu gara:

NICDO Gobierno de Navarra

Sare profesionalak:

APCE La Red Española

El Cascanueces

Imperial Heritage Ballet

2026ko Azaroak 08 18:00
Areto Nagusia
| Antolatzailea: In&Out Producciones
  • ballet clásico
  • Cascanueces
  • danza Baluarte


El Cascanueces, Tchaikovskyren musika bikainarekin balletean egindako istorioa, ballet klasiko unibertsalaren Gabonetako lanik onena da, 1892an San Petersburgoko Mariinsky antzoki mitikoan estreinatu zena. Imperial Heritage Ballet konpainiak Gabonetako amets honen bertsio berezia eskainiko du Baluarten, jostailu bizidunekin, izaki gaiztoekin eta heroi sinesgaitz batekin: Cascanueces printzea; irudimena piztu eta publikoa fantasiaren erresumara eramango duen istorioa.

Haurrentzako ipuin-formaren pean –Eguberri gauean bizitza hartzen duten panpinak, neska protagonista abentura magikoak bizitzera eramaten dutenak–, El Cascanueces balleta Gabonetako espirituaren fabula bat da, haurtzaro galduak eragindako atsekabeaz eta helduen errealitatearen eta haurren ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten duena. Balleta, Tchaikovskyren ezagunenetako bat, Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin, Alejandro Dumas aitaren testu batetik dator. Testu hori, E.T.A. Hoffmann-en El cascanueces y el rey de los ratones ipuin ospetsuan oinarritu zen. 


IRAUPENA: I. Atala: 50 MIN. –Etenaldia– II. Atala: 50 MIN

Sarrerak

Adina: + 6
Sarrerak 34€/39€/42€
+ 3€ online erosketetan (kudeaketa-gastuak)


3€-ko beherapena (SOILIK TXARTELDEGIAN)
16 urtetik beherakoentzat eta familia pack-a (4 sarrera edo gehiago)