El cántaro de Carmen antzerkira egokitutako Lola Rodriguezen bigarren obra da, interpretazioa eta zuzeneko musika uztartzen dituena. Flamenkoak eta gidoiari egokitutako letra argitaragabeek argumentua bihotzera zuzenean iristea eragiten dute. Rosa Beunzak Carmen interpretatzen du eta Lorenak eta Bruno Jimenezek indarra ematen diote musikari.
60ko hamarkadako Extremadura sakonean girotutako istorio honek Carmen (34 urteko emakume ezkondua) eta Curro (18 urteko bere bizilagunaren semea) pertsonaien arteko ezinezko maitasuna ekarriko du Baluarteko Ganbera Aretora. Biak maitemindu egiten dira konturatu gabe Carmenek iturrira ur bila egiten dituen ibilbideetan. Uraren bila daraman pegarrak garrantzi handia du obraren amaieran.
Lola Rodríguez, obraren egile eta zuzendaria, La Coronadakoa (Badajoz) da eta garai hartako landa-ohituren berri ematen du.