El Arrebato Una Tarde Cualquiera lanarekin agertokietara itzultzen da, artistak zuzenean aurkezten duen eta Baluarten ere geldialdia izango duen ikuskizunari izena ematen dion disko berriarekin. Eszenaratze berrituarekin, El Arrebatoren esentziarik garbienaz eta Andaluziako pop-rock estilo bereziaz gozatu ahal izango dute jarraitzaileek zuzeneko kontzertuan. Pop, flamenko eta runba uztartzen ditu, inoiz argitaratu gabeko errepertorioan.
Bere 20 urteko ibilbidean, Sevillako kantaria Espainiako geografia osoko eszenatokietan ibili da, sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, baina, batez ere, publikoaren maitasuna bereganatzeko gai izan da, bere musikari leial zaizkion jarraitzaileen legioa lortuz.