EdiFica Passivhaus Partzuergoaren eskutik sortu zen, passivhaus eraikuntza jasangarri osasungarria bultzatzeko tresna gisa. Lehen edizioa 2018an izan zen, Iruñean, Baluarteko Nafarroako Kongresu Jauregian eta Auditorioan.
2023an garrantzi nazionala hartu du eta berriz ere Iruñean eginen da, bi urtean behin.
Helburuak: ECCN Pasiboak eraikinak merkatura iristen bizkortzea eta laguntzea. Herritarren % 44k ez du entzun ECCNen berri, nahiz eta Europako araudia 2019ko urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean eraikin publikoetarako, eta 2020ko abenduaren 31n eraikuntza osorako.
EdiFicaren 4. edizio honek eraikuntza jasangarriko eragile guztiak eta azken erabiltzailea bilduko ditu berriro, ECCN-Passivas etxebizitzen ongizatea, erosotasuna, osasuna eta energia-aurrezpena, zero balantzekoak eta positiboak, areagotzen esperimentatu ahal izan dezaten.
Oraingo honetan EdiFicak energia berriztagarrien ekoizpenari, mugikortasunari, ekonomia zirkularrari, biodibertsitateari, iraunkortasunari eta, jakina, ECCN-Pasiva eraikuntzari erreferentzia egiten dieten gainerako eskaera sozialei eta Europako Batzordekoei irekitzen zaie.