Berrikuntzako Ekosistemen fase berriaren bigarren hitzordua hartuko du Baluartek. Fase horretan, Nafarroako 2026-2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren ildo estrategikoak zehaztuko dira.
Jardunaldian arlo hauek landuko dira:
• Talentua eta prestakuntza
• Nazioartekotzea eta finantzaketa-ereduak
2025eko ekainean izango den hurrengo hitzorduan honako arlo hauek jorratuko dira: berrikuntzaren sustapena, ezagutzaren transferentzia eta EBTen sorkuntza.
Berrikuntza-ekosistemak ADItech erakundearen ekimena da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2021-2025 Planaren gobernantzaren parte da. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua dira Berrikuntzako Ekosistemen sustatzaileak, SINAIko koordinatzaile ADItech-en bitartez antolatzen den topagune berria.
10:30 - 14:00