Baluarte SEDek eta SED Fundazioak, Diabetesaren Nafarroako Elkartearekin (ANADI) elkarlanean, 2023ko Diabetesaren Mundu Eguna dela-eta prestatzen ari diren ekitaldi nagusien topagunea izango da. Aurtengo programan diabetesa duten eta/edo gaian interesa duten pertsona guztiei arreta emateko jarduerak uztartu dira. Diabetesaren lehen eta bigarren mailako prebentzioa lelopean, aurtengo ospakizunak hainbat informazio-saio, eztabaida-mahai, hitzaldi eta tailer izango ditu azaroaren 10ean eta 11n, Baluarten, Nafarroako hiriburuan.