Hainbat urtetan Espainian zehar biratuak eta telebista plataforma ezberdinetan emanak izan ziren ¿Quieres Salir Conmigo? eta Odio bere ikuskizunen ondoren, Dani Rovira Stand Up Comedyren Vale la Pena umore ikuskizunarekin itzultzen da eszenatokietara. Baluarten egingo duen emanaldian, tristura, dolua eta pena bezalako kontzeptuak jorratuko ditu Rovirak, estigmatizatu beharrean, duintzeko eta gure bizitzan duten garrantzia emateko.
Bizitzak merezi duela egia da. Baina bizitzan ere penak merezi du. Barrez negar egitera, eta alderantziz, etorriko zara?