Nola bizi nahi dugu heldutasunaren etapa? Zer esan nahi du helburuarekin zahartzeak? Nola jarrai dezakegu gizartean aktiboki parte hartzen, proiektu berriak garatzen eta gure ongizate fisiko, emozional eta soziala zaintzen?
Galdera horietako batzuk izango dira Helburuarekin zahartzea jardunaldiaren abiapuntua. Baluarten egingo da, herritar guztiei irekita, eta Navarrabiomedek antolatu du, Europako PreDisc proiektuaren barruan. Ekimenaren helburua da ohitura osasungarriak eta gizarte-preskripzioa sustatzea, zahartze aktiboa eta bizi-kalitate hobea bultzatzeko.
Elkarrizketa hurbil eta parte-hartzaile baten bidez, hainbat arlotako pertsona ezagunek beren esperientziak, hausnarketak eta ikasitakoak partekatuko dituzte. Helburua da bizitzako etapa honi ikuspegi positibo, aktibo eta aberasgarri batetik begiratzea, eta zahartzeak eskaintzen dituen aukerak eta erronkak elkarrekin aztertzea.
EGITARAUA
18:30 | Irekiera eta hitzaldi inspiratzailea
Zahartzearen artea, Camino Oslé gerontologian aditu eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle erretiratuaren eskutik
Zahartzeari buruzko hasierako hausnarketa, aukeren, hazkunde pertsonalaren, autonomiaren eta parte-hartze sozialaren etapa gisa.
18:45 | Solasaldia: Helburuarekin zahartzea
• Enrique Villarreal ‘El Drogas’, musikaria eta Barricada taldearen sortzailea
• Alicia Otaegui, igerilari artistiko masterra, artista plastikoa eta barne-diseinatzailea
• Enrique Martín Monreal, futbolari ohia eta futbol-entrenatzailea
Moderatzailea: Javier Solano, kazetaria