Baluarteren 20. urteurrena dela eta antolatutako jardueren baitan, Iruñeko auditorioko 3. solairuko atarian arte eta teknologiari buruzko elkarrizketa izango da. TUNDRAk azaroaren 11tik 16ra bitartean Harresiaren Aretoan aurkeztuko duen abangoardiako multimedia-artearen erakusketaren pareko jarduera gisa antolatuta, mahai-inguru honek modu lasaian eta hainbat ikuspegitatik jorratuko ditu egungo agertokian artearen eta teknologiaren praktikari eragiten dioten gaiak. Topaketan parte hartuko dute: TUNDRA diziplina anitzeko kolektiboko Klim Sukhanov-ek, Patxi Araujo artista nafarrak eta Asier Marzo irakasle eta ikertzaileak.
Sarrera librea (lekua bete arte)