Baluarte está integrado en la sociedad pública de Gobierno de Navarra, NICDO "Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio"

NICDO

Gastromia-Turismoko Nazioarteko 5. Biltzarra

Navartur Summit

2023ko Otsailak 24 Hainbat ordu
Ganbera Aretoa
| Antolatzailea: Events & Holidays SL
 
Navartur Summit, Turismo Gastronomikoari buruzko Nazioarteko 5. Biltzarra, Navartur Azokaren 17. edizioaren baitan egingo da. Baluarten ospatuko den kongresu honen helburua da turismo gastronomikoaren aukeretan parte hartzen duen enpresa-sektorea (elikagai-ekoizleak, saltokiak, jatetxeak, agentzia turistikoak, etab.) turismo gastronomikoaren sektorean aukera berriak identifikatzen eta sektoreak bere egunerokoan aurre egin behar dien erronketarako irtenbide posibleak aztertzen lagunduko diguten ikertzaileekin eta adituekin harremanetan jartzea.
 
Aurtengo edizioak turismo gastronomikoan iraunkortasuna txertatzeko erronka izango du ardatz, bai ikuspegi ekonomikotik, bai ikuspegi soziokulturaletik eta baita ingurumenetik ere. Hainbat mahai-inguruk osatutako jardunaldi batean, turismo gastronomikoaren eraginkortasun ekonomikoaren, ekitate sozialaren eta sektoreak lortu behar duen kultura- eta ingurumen-kontserbazioaren erronkak eta konponbide posibleak jorratuko dira. Bertan, arlo horietako nazioko eta nazioarteko adituek parte hartuko dute, industriako ordezkariekin hitz egiteko.
 
 
 

Sarrerak

Aurrez izena emanez
9:00 - 19:00