Naturan oinarritutako irtenbideak: etorkizuneko apustua izenburupean iritsiko da Baluartera Parke eta Lorategi Publikoen 50. Kongresu Nazionala. Biltzarra 4 bloke tematikotan banatuko da, eta bertan hainbat eskala aztertuko dira: Lurralde antolamenduaren esparruan, SBNekin hasita; bigarren bloke bat egongo da tokiko hiri mailan aplikatzeari buruzkoa, berdegune publikoa protagonista duen hirugarren blokearekin jarraitzeko eta horrelako soluzioetan nola aplikatu jakiteko. Azken blokean lurreratuko dira mikroeskalarako ekarpen horiek guztiak.
Gai-multzoetan Frantziatik, Italiatik, Australiatik eta Espainiako hainbat autonomia-erkidegotatik etorritako hizlariek parte hartuko dute, eta guztiek izendatzaile komun bat izango dute: naturan oinarritutako irtenbideen garrantzia agerian jartzea klima-aldaketaren agertoki batean.
8 de mayo: 16:00-20:00 hrs.
9 de mayo: 8:30-14:00 / 16:30-18:15 hrs.
10 de mayo: 10:00-14:30 hrs.