Minbizia duten pertsonen eta haien senideen biltzar autonomikoak Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen ekimen bat dira. Nafarroan iaz abian jarri zen, eta helburu nagusia paziente onkologikoen elkarteen, haien senideen eta haiek artatzen dituzten profesional soziosanitarioen arteko elkarrizketarako topagune bat sustatzea da. Hauek dira Baluarten egingo den Minbizia duten Pertsonen eta Senideen Nafarroako II. Biltzarraren helburu nagusiak:
· Gaixoek eta senitartekoek ingurune abegikor eta baikor batean dituzten beharrak ezagutaraztea, eta haien egunerokoa hobetzeko beharrezkoak diren tresnak eskaintzea, ahalik eta pertsona, paziente eta senide gehienengana iristen saiatuz.
· Informazio egiazkoa, fidagarria eta eguneratua duten pertsonek izan ditzaketen zalantzei eta kezkei erantzutea.
· Nafarroako Foru Komunitateko paziente eta profesionalentzako topagune eta esperientziak trukatzeko gune bat finkatzea.
· Gure erkidegoan dauden pazienteen elkarteekin elkartzeko eta elkarrekin lan egiteko gune bat sustatzea.