Espainiako Liburu-saltzaileen Gremioen eta Elkarteen Konfederazioak, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, bi urtean behin antolatzen du Liburu Denden Biltzar Nazional hau. XXVI. edizio hau Etorkizuna liburua da lelopean ospatzen da Baluarten eta, horren bidez, liburuak gure gizartean duen papera eta horri eusten dion beharrezko ekosistema aldarrikatu nahi dira.
Biltzarra martxoaren 14an goizean hasiko da, ekitaldi instituzional batekin, eta ponentzia eta tailer programa zabala izango du. «Todostuslibros — Las Librerías Recomiendan» sariak banatuko dira eta «Liburu-dendei Sariak» estreinatuko dira baita ere. Azkeneko sari horietan, liburu-dendak omenduko dira, haien ibilbideagatik, liburu-berrikuntzagatik eta liburu-ekimen berriengatik. Jarduerak hilaren 16an amaituko dira, Aralar mendilerrora egingo den bisitarekin.
Kongresurako izen-emateak zabalik daude liburu-dendentzat eta sektoreko profesionalentzat, eta 2024ko otsailaren 10era arte egin daitezke.